Auzoa: Ibaeta
Karlos Santamaria Ansa Easo kalean jaio zen 1909ko abenduaren 25ean. Lehen hezkuntza etxean jaso zuen eta Madrilen matematika ikasketak burutu zituen. 1932an, Eusko Ikaskuntzak babestuta, "Centro de Estudios Científicos" sortu zuen Donostian.
Karlos Santamaria. Argazkia: Wikimedia Commons https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Aitona.jpg
Gerra zibilaren ostean, Igeldoko Meteorologia Behatokiaren zuzendari izan zen. 1960ko hamarkadan euskaltzain urgazle izan zen eta euskal kultura sustatzeko hainbat ekimen eraman zituen aurrera, Santo Tomas lizeoaren sorrera eta Zeruko Argia aldizkaria berrargitaratzea, adibidez.
Santo Tomas lizeoa. Argazkia: Santo Tomas lizeoa https://www.stl.eus/gure-ikastola/historia/
Pax Christi mugimendu bakezale kristauaren idazkari nagusi izan zen. Eusko Jaurlaritzaren aurrekaria zen Eusko Kontseilu Nagusiko hezkuntza sailburua izan zen EAJren ordezkari bezala eta Euskal Herriko Unibertsitatearen sortzaileetako bat izan zen.
EHUko Gipuzkoako kanpuseko Karlos Santamaria zentroa. Argazkia: Wikimedia Commons
Karlos Santamaria 1997ko abenduaren 30ean hil zen Donostian.
Karlos Santamaria. Argazkia: Wikimedia Commons
Karlos Santamaria plazaren izendapena 2005eko uztailaren 27an onartu zen.










