Auzoa: Erdialdea
María Cristina zubiak Erdialdetik bus eta tren geltokietara iristea ahalbideratzen du, Gernikako Arbolaren pasealekutik, Valentin Olano kalearen parean, Frantziako eta Urumea pasealekura igarotzen.
Maria Kristina Habsburgekoak ematen dio izena zubiari. 1885an Alfontso XII.a hiltzean, Alfontso XIII.a errege izan arte 1902an, erregeordetza hartu zuen. 1887tik aurrera udak Donostian pasa zituen eta bere omenez, zubiaz gain, Erregina Erregeordearen kalea izendatu zuten.
Egilea: Luis Álvarez Catalá. Gaur egun Espainiako Senatuaren jauregian dago margoa.
Irudia: Wikipedia
1893an behin-behineko egurrezko zubi bat eraiki zuten erdialdetik tren geltokira zuzenean iristeko zuzeneko sarbidea emateko. 1890tik bazegoen harrizko zubi bat egiteko proiektua.
Egurrezko pasabidea. Argazkia: Wikimedia Commons
Zubiaren diseinua Jose Eugenio de Ribera ingeniari lisboarrarena izan zen, Julio Martínez-Zapata arkitekto madrildarraren laguntzarekin. Aurrezki Kutxa munizipalak ordaindu zuen eraikuntza, udalari interesik gabeko kreditua emanez. Eraikitze kostua 702.207 pezetara iritsi zen.
Jose Eugenio Ribera. Irudia: Wikipedia
Zubiaren ezaugarri nagusia ertzetako lau obeliskoak dira, Pablo Alzola ingeniariak egindakoak. 18 metroko obelisko hauek Parisko Alexandro III.aren zubikoen islada dira.
Zubiaren inaugurazioa 1905eko urtarrilaren 20an egin zen. Arratsaldeko hiruetatik aurrera hainbat musika ekitaldi antolatu ziren. Donostiako Orfeoiak eta Udal Musika Akademiako abesbatzako haurrek inauguraziorako konposaturiko ereserkia abestu zuten.
María Cristina zubia 1905ko urtarrilaren 20an Argazkia: Wikipedia
Gauean jendetza bildu zen su artifizialak eta zezensuzkoa ikusteko. 1902an iskanbila bortitzak izan ziren udalak sokamuturra galerazi ondoren. Horregatik, zezenaren alboan hamar gauzain jarri zituen makilekin, eta beste hainbat inguruan, jendearen protesta zaratatsua eratuz.
María Cristina zubia 1905ean. Argazkia: Wikipedia
María Cristina zubiaren izendapena 1904ko abenduaren 13an onartu zen.









iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina