Mastodon

otsaila 21, 2026

197. ERRONDOGAÑA KALEA / CALLE DEL ALTO DE ERRONDO

Auzoak: Amara Berri, Aiete




Errondogaña kalea Errondo pasealekuan hasten da, Katalina Erauso eta Javier Barkaiztegi kaleen artean. Izenak dioen bezala, Errondo gainera igotzen da.







Errondogaña kaleak Etxadira igotzen jarraitzen du, Aiete pasealekuan amaituz.






Errondo gainaren izena bertan zeuden Errondo Aundi, Errondo Txiki eta Errondo Berri  baserriengatik datorkio. Gaur egun Errondo Aundi soilik geratzen da zutik. Badirudi aintzinean hauen izena Errando zela, zeina Fernando izenaren euskal ahoskera omen delarik.




1976ko apirilaren 28an Errondo Gaineko bidearen izendapena onartu zen. Gaur egun duen izendapena (Errondogaña kalea) 1998ko urriaren 14an onartu zen.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

197. ERRONDOGAÑA KALEA / CALLE DEL ALTO DE ERRONDO

Auzoak: Amara Berri, Aiete Errondogaña kalea Errondo pasealekuan hasten da, Katalina Erauso eta Javier Barkaiztegi kaleen artean. Izenak dio...