Mastodon

otsaila 11, 2023

59. URBASA MENDILERROAREN KALEA / CALLE DE LA SIERRA DE URBASA

Auzoa: Loiola



Urbasa Mendilerroaren kalea Zubiondo kalean hasten da, Loiolako elizaren atzeko aldetik igaro eta Plazaburu kalean amaitzen da. Inguruan mendi eta mendilerroen izenak dituzten bizpahiru kale daude.
 


 
Urbasa Mendilerroa Nafarroako Sakana eta Ameskoa Ibarrak bereizten dituen mendilerro bat da. 1000 metroko batazbesteko garaiera duen kareharrizko goi-ordoki bat sortzen du, 11,5 km²ko hedadura duena.
 

 
Urbasako arrokak Paleozeno eta Eozeno artean sortu ziren. Kareharri hauetan kobazuloak eta hainbat egitura karstiko aurkitzen dira. Urbasako fosil aipagarrienak nummuliteak dira, begi bistaz antzeman daitezkeen foraminiferoak (protista zelulabakar oskoldunak).
 
Urbasako nummuliteak. Argazkia: Wikimedia Commons

 
Urbasa mendilerroa Urbasa-Andia natura parkean dago. Europako pagadi handienetakoa dago bertan. Pilatosen balkoia deituriko parajean Urederra ibaia jaiotzen da, Ega ibaian isurtzen duena.
 
Pilatosen balkoia. Argazkia: Wikimedia Commons


Urederra iturburuko ur-jauzia. Argazkia: Wikimedia Commons
 
 
Urbasa Mendilerroaren kalearen izendapena 1972ko abuztuaren 31an onartu zen. Euskarazko plakan Urbasa Mendia jartzen duen arren, Urbasa ez da mendi bat, mendilerroa baizik.
 


 
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...