Mastodon

Ibaeta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ibaeta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

maiatza 02, 2026

206. MUGITEGI KALEA / CALLE DE MUGITEGI

Auzoa: Ibaeta




Mugitegi kalea Urnieta kalearen eta Berioko futbol zelaiaren artean dago, Golosoalde kalearekin batera dagoen barruti batean.






XIX. mendetik aipatzen da Mugitegi baserria baina XVII. edo XVIII. mendean eraikia izan zen. Hasiera batean Arditetxe bezala ezaguna, ondoren Mugitegi bezala ezagutu zen, aldaera hauekin: Muittei, Muguitegui, Muguigategui, Muitei. Amezketa bidearen 39. zenbakian dago baserria.

Mugitegi baserria. Argazkia: Jabier Iraola Gabilondoren Igeldoko historia eta istorioak liburutik hartua.


Mugitegi kalearen izendapena 2001eko abenduaren 3an onartu zen.



otsaila 07, 2026

195. KARLOS SANTAMARIA PLAZA / PLAZA DE KARLOS SANTAMARIA

Auzoa: Ibaeta




Karlos Santamaria plaza Xabier Lizardi, Bernardo Estornes Lasa eta Illarraberri kaleen artean dago, Lautximinieta plazaren ondoan.






Karlos Santamaria Ansa Easo kalean jaio zen 1909ko abenduaren 25ean. Lehen hezkuntza etxean jaso zuen eta Madrilen matematika ikasketak burutu zituen. 1932an, Eusko Ikaskuntzak babestuta, "Centro de Estudios Científicos" sortu zuen Donostian.

Karlos Santamaria. Argazkia: Wikimedia Commons https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Aitona.jpg


Gerra zibilaren ostean, Igeldoko Meteorologia Behatokiaren zuzendari izan zen. 1960ko hamarkadan euskaltzain urgazle izan zen eta euskal kultura sustatzeko hainbat ekimen eraman zituen aurrera, Santo Tomas lizeoaren sorrera eta Zeruko Argia aldizkaria berrargitaratzea, adibidez.

Santo Tomas lizeoa. Argazkia: Santo Tomas lizeoa https://www.stl.eus/gure-ikastola/historia/


Pax Christi mugimendu bakezale kristauaren idazkari nagusi izan zen. Eusko Jaurlaritzaren aurrekaria zen Eusko Kontseilu Nagusiko hezkuntza sailburua izan zen EAJren ordezkari bezala eta Euskal Herriko Unibertsitatearen sortzaileetako bat izan zen.

EHUko Gipuzkoako kanpuseko Karlos Santamaria zentroa. Argazkia: Wikimedia Commons


Karlos Santamaria 1997ko abenduaren 30ean hil zen Donostian.

Karlos Santamaria. Argazkia: Wikimedia Commons


Karlos Santamaria plazaren izendapena 2005eko uztailaren 27an onartu zen.



maiatza 24, 2025

178. XABIER LIZARDI KALEA / CALLE DE XABIER LIZARDI

Auzoa: Ibaeta



 
Xabier Lizardi kalea Bernardo Estornes Lasa kalean hasten da. Errotaburu osoa zeharkatzen du, Lasarte plazaren ondoan amaitu arte.
 





Jose Maria Agirre Egaña 1896ko apirilaren 18an Jaio zen Zarautzen. Umetan Tolosara joan zen bizitzera. Zuzenbidea ikasi zuen Madrilen eta Tolosako fabrika bateko kudeatzaile gisa hasi zen lanean. 1927an hasi zen Xabier Lizardi izengoitia erabiltzen olerkari bezala.

Xabier Lizardi. Argazkia: Wikimedia Commons


Lauaxeta eta Orixerekin batera, gerra zibilaren aurreko euskal olerkari handiena da Xabier Lizardi.1932an argitaratutako Biotz-begietan poesia-liburua da bere obra nabarmenena.1933an hil zen pneumoniak jota.

 Biotz-begietan. Irudia: Wikipedia https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Biotz-begietan

 
Xabier Lizardi kalearen izendapena 1992ko irailaren 21ean onartu zen. 
 

 

maiatza 17, 2025

177. IBAETA PARKEA / PARQUE DE IBAETA

Auzoa: Ibaeta



 
Ibaeta parkea Tolosa hiribidearen eta Tecnun unibertsitatearen artean dagoen berdegune bat da. Gaur egun obretan dago zonalde hau.
 


 
Parkeari izena ematen dion Ibaeta auzoa padura eta hezegunea zen aintzinean. Ibaeta parkean dagoen putzua galdutako hezegune horien arrasto txiki bat da.
 



Ibaeta parkearen izendapena 1996ko otsailaren 19an onartu zen.
 

 

maiatza 03, 2025

175. LASARTE PLAZA / PLAZA DE LASARTE

Auzoa: Ibaeta



 
Lasarte plaza Sustraiarte kalearen, Orixe pasealekuaren eta Xabier Lizardi kalearen artean dago.
 





Lasarte, Lasarte-Oria udalerriaren bi herriguneetako bat da. Donostiatik gertu dago, Oria ibaiaren ibarrean. Udalerria 1986an sortu zuten, Lasarte Hernani eta Urnietatik banandu, Oria Andoain eta Urnietatik banandu eta bi herriguneak batuz.



Manuel Lekuonaren ustez, Lasarte hitza lats arte (ubideen arteko lekua) hitzetik dator. Lasarte izeneko hainbat leku daude Euskal Herrian. Erdi aroan sortu zen herria, San Pedro ermitaren inguruan, Hernanitik zetorren Frantziako bidearen eta Urnietatik zetorren Nafarroakoaren loturan.



1180an Antso Jakitunak Donostiari forua ematean Lasarte Donostiaren menpe geratu zen. 1371an Usurbil eta 1380an Hernani sortzean, Lasarte Hernaniko auzo bihurtu zen. 1615an Urnieta sortzean, herri honek ere Lasarteko lurrak hartzen zituen.



XX. mendean hazkunde demografiko handia izan zuen Lasartek. 1916an Donostiako Udal hipodromoa eraiki zuten ibaiaren beste aldean. Gainera, 1920ko hamarkadan Lasarteko zirkuitua sortu zuten, nazioarteko lasterketak eginez, eta 1930ean Michelin pneumatiko fabrika eraiki zuten.




Gerra zibilaren ondoren etorkin asko iritsi ziren Lasartera, bertako fabriketan lan egitera (Michelin, Hilaturis, Tejidos del Oria,  ATC). Industriak oraindik garrantzi handia du Lasarten. 2000 urtean Urbil merkatal zentroa ireki zuten eta lasartear askok lan egiten duten bertan.
 



Lasarte plazaren izendapena 1992ko irailaren 21ean onartu zen.
 

 

martxoa 22, 2025

169. ILLARRA BIDEA / CAMINO DE ILLARRA

Auzoa: Ibaeta




Illarra bidea Berion hasten da, Aspace eta Gureak dauden eremuan. Berio pasealekura iristean eskubirako bidea egiten du Igarako industrialderuntz. Bertan, adar bat Portuetxe kalean bukatzen da, Jorge Oteiza plazaren ondoan, eta beste bat Pokopandegi kalean, Iribar kalearen parean.
 




 
Illarra bidea aintzinako Usurbilgo errepidearen parte zen. Illarra baserriaren aipamenak 1824tik ezagutzen dira. Gaur egun, Illarra bidearen 97 zenbakian Illarra erretegia aurkitzen da.
  



Illarra bidearen izendapena 1992ko azaroaren 21ean onartu zen.
 



 

218. OROIMENAREN LORATEGIA / EL JARDÍN DE LA MEMORIA

Auzoa: Amara Berri Oroimenaren lorategia Victor Hugo kalearen, Zorroaga pasealekuaren, Barcelona hiribidearen eta Renfeko trenbidearen artea...