Lasarte plaza Sustraiarte kalearen, Orixe pasealekuaren eta Xabier Lizardi kalearen artean dago.
Lasarte, Lasarte-Oria udalerriaren bi herriguneetako bat da. Donostiatik gertu dago, Oria ibaiaren ibarrean. Udalerria 1986an sortu zuten, Lasarte Hernani eta Urnietatik banandu, Oria Andoain eta Urnietatik banandu eta bi herriguneak batuz.
Manuel Lekuonaren ustez, Lasarte hitza lats arte (ubideen arteko lekua) hitzetik dator. Lasarte izeneko hainbat leku daude Euskal Herrian. Erdi aroan sortu zen herria, San Pedro ermitaren inguruan, Hernanitik zetorren Frantziako bidearen eta Urnietatik zetorren Nafarroakoaren loturan.
1180an Antso Jakitunak Donostiari forua ematean Lasarte Donostiaren menpe geratu zen. 1371an Usurbil eta 1380an Hernani sortzean, Lasarte Hernaniko auzo bihurtu zen. 1615an Urnieta sortzean, herri honek ere Lasarteko lurrak hartzen zituen.
XX. mendean hazkunde demografiko handia izan zuen Lasartek. 1916an Donostiako Udal hipodromoa eraiki zuten ibaiaren beste aldean. Gainera, 1920ko hamarkadan Lasarteko zirkuitua sortu zuten, nazioarteko lasterketak eginez, eta 1930ean Michelin pneumatiko fabrika eraiki zuten.
Gerra zibilaren ondoren etorkin asko iritsi ziren Lasartera, bertako fabriketan lan egitera (Michelin, Hilaturis, Tejidos del Oria, ATC). Industriak oraindik garrantzi handia du Lasarten. 2000 urtean Urbil merkatal zentroa ireki zuten eta lasartear askok lan egiten duten bertan.
Lasarte plazaren izendapena 1992ko irailaren 21ean onartu zen.














iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina