Mastodon

Añorga etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Añorga etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

martxoa 29, 2026

202. AÑORGA HIRIBIDEA / AVENIDA DE AÑORGA

Auzoa: Añorga




Añorga hiribidea Añorgatxiki auzunean hasten da. Hegoalderunzko bidea egiten du.





Rezola Zementuen fabrikaren ondotik igarotzen da, Añorga auzora iristen da eta Errekalde hiribidean amaitzen da.






Añorga toponimoa XI. mendetik da ezaguna. Donostiako hiriaren populatzearen parte hartzaile bezala Añorgako oinetxe batzuk aipatzen dira (Añorga, Amassorrain, Merkelin).

Añorga familiaren armarria. Irudia: anorga.info


Nekazaritza nagusi zen Añorgan, 1850an La Esperanza zementu fabrika ireki zuten arte. Zementuaren industriak guztiz eraldatu zuen auzoa. Hurrengo eraldapena N-I errepidea bertatik igarotzean gertatu zen. Gaur egun trafikoa desbideratu egin da Añorgatik.


Añorgako ikuspegia 1945an. Argazkia: Kutxateka


Añorga hiribidearen izendapena 1988ko martxoaren 23an onartu zen.



iraila 27, 2025

182. ERROTAZAR BIDEA / CAMINO DE ERROTAZAR

Auzoa: Añorga

 


Errotazar bidea Añorga eta Errekalde artean dagoen auzunean hasten da.
 
 
 

 
Errotazar bideak goruntz egiten du, Atotxarreka bidean amaituz.
 




 
Errotazar baserriaren aipamenak 1841etik ezagutzen dira. Errota eta sagardotegi izan zen. Errepidea zabaltzeko eraitsi zuten baserria.
 
Errotazar baserria. Argazkia: Añorga lehen eta orain. Manolo Cainzos.
 
 
Errotazar bidearen izendapena 1988ko martxoaren 23an onartu zen.
 

 

martxoa 15, 2025

168. ZUBIBERRI BIDEA / CAMINO DE ZUBIBERRI

Auzoak: Ibaeta, Añorga

 


Zubiberri bidea Tolosa hiribidearen amaieran hasten da, infernua izeneko zonaldean.
 
 


 
 
Aurrerago bi adarretan banatzen da. Adar bat Zuatzu poligonora doa, Errotaburu pasealekuan amaituz.
 
 

 
 
Beste adarra garbigunetik pasa eta Atotxaerrekako Patxikuene kalera doa.
 




 
Bidearen hasieran zegoen Zubiberri etxeak ematen dio izena. XIX. mende amaieran eraikia, taberna izan zen. Batzuk diote inguruan zegoen Belen etxearen kontrako izengoiti bezala infernua deitu ziotela etxeari eta beraz, zonaldeari, baina ez dago argi.
 
 


 
Martxoaren 6an hasi ziren Infernuan auzune berria eraikitzeko lanak. Bertan geratzen ziren eraikinak botatzen hasi dira eta Zubiberri etxea eraitsi dute jada.
 


 
Zubiberri bidearen izendapena 1988ko martxoaren 23an onartu zen.
 
 

 

abendua 14, 2024

155. FRANCISCO GRANDMONTAGNE KALEA / CALLE DE FRANCISCO GRANDMONTAGNE

Auzoa: Añorga



 
Francisco Grandmontagne kalea Zuatzu poligonoan dago. Juan Fermin Gilisagasti kalean hasi eta Zubiberri bidean amaitzen da.




Francisco Grandmontagne Barbadillo de Herrerosen (Burgos) jaio zen 1866ko irailaren 30ean. Hondarribian bizi zen umetan eta 1887an Argentinara joan zen. Bertan La Vasconia aldizkaria sortu eta nobela arrakastatsuak idatzi zituen, "Los inmigrantes prósperos" (1899) adibidez.

La Vasconia aldizkariaren azala. Irudia: Wikipedia
 
 
1903an itzuli zen Donostiara. Kazetaritza lanetan jardun zuen eta 1910an Donostiako Prentsa Elkartearen lehen presidente izendatu zuten. 1923an Primo de Rivera diktadoreak espainiako enbaxadore izendatu nahi izan zuen Argentinan baina uko egin zuen. 1936an hil zen Donostian.

Grandmontagneren omenezko monumentua Barbadillo de Herrerosen. Irudia: Wikipedia
 
 
Francisco Grandmontagne kalearen izendapena 1996ko otsailaren 19an onartu zen.
 

 
 

urria 26, 2024

148. ORIAMENDI PASEALEKUA / PASEO DE ORIAMENDI

Auzoak: Aiete, Miramon-Zorroaga, Añorga



 
Oriamendi pasealekua Errondogaina kalea eta Aiete pasealekuaren arteko biribilgunean hasten da eta Hernaniko mugan amaitzen da, Hernaniko Galarreta auzoan.
 




 
Oriamendi pasealekua bide garrantzitsua izan da aspalditik, Hernanirako bidean Goiko Galtzadari jarraipena ematen zion eta. Pasealekuaren izena inguruko Oriamendi muinoak ematen dio, 188 metroko garaiera duena.

Oriamendi Galarretatik ikusia. Argazkia: Wikipedia https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Oriamendi_0001_01.JPG
 
 
Oriamendi oso ezaguna da Lehen Karlistaldian Oriamendiko gudua izan zelako bertan, 1837an. Liberalen aldeko Britainiar Legio Laguntzaileak muinoa hartu zuen martxoaren 15ean, baina hurrengo egunean, karlistek berreskuratu zuten, Britainiar legioko kide ugari hil eta zaurituz.

Oriamendiko gudua. Irudia: Wikimedia Commons

Oriamendi magalean dagoen Bentaundi baserria, oraindik gudu hartako gezileihoak dituelarik.

 
Karlisten ereserkia Oriamendiko Martxa da. Kondairak dio Oriamendiko guduaren ondoren liberalen kanpamenduan partitura bat aurkitu zutela, eta karlistek beren hitza jarri ziotela musika horri. Gerra zibilean erreketeen ereserkia zen eta Francok "abesti nazional" izendatu zuen 1937an.

Oriamendiko Martxaren partituraren azala. Argazkia: Wikipedia

Oriamendiko Martxaren partitura. Argazkia: Wikimedia Commons


Oriamendi pasealekuaren izendapena 1976ko apirilaren 28an onartu zen.
 

 

218. OROIMENAREN LORATEGIA / EL JARDÍN DE LA MEMORIA

Auzoa: Amara Berri Oroimenaren lorategia Victor Hugo kalearen, Zorroaga pasealekuaren, Barcelona hiribidearen eta Renfeko trenbidearen artea...