Auzoak: Amara Berri, Loiola
Zorroaga pasealekua Aita Donostia plazan hasten da eta Loiola biribilgunean amaitzen da.Desagertutako Zorroaga edo Zorrua baserriak ematen dio izena pasealekuari. Egian zegoen miserikordia etxea lekualdatu eta Zorroaga, Tximistegi edo Tximitegi eta Maisumartiarena baserriak zeuden lurretan Victoria Erreginaren Babesetxea eraiki zuten.
Zorroaga baserria. Irudia: XIX. mendeko albuma
Zorroaga pasealekuaren izendapena 1962eko maiatzaren 21ean onartu zen. Amara-Osinagako zonaldearen urbanizazioa onartzean, pasealekuaren izendapena berretsi zuten 1993ko ekainaren 15ean.








iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina