Mastodon

abuztua 29, 2026

223. MIRAKRUZ KALEA / CALLE DE MIRACRUZ

Auzoa: Gros




Mirakruz kalea Euskadi plazan hasten da eta Galtzara Nagusia eta Ategorrieta hiribidearen elkargunean amaitzen da, Euskal Herria plazaren ondoan.






Serapio Muxikak "Las Calles de San Sebastián" liburuan aipatzen duenez, kale hau Mirakruz gainera zeraman bidearen parte zenez, hala izendatu zuten. Gain honetatik Lezoko Gurutze Santuaren edo Kristo Santuaren basilika ikusten zelako jarri omen zioten Mirakruz izena.

Lezoko Gurutze Santuaren basilika. Argazkia: Wikimedia Commons


Mirakruz kalearen izendapena 1881ko apirilaren 23an onartu zen.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

223. MIRAKRUZ KALEA / CALLE DE MIRACRUZ

Auzoa: Gros Mirakruz kalea Euskadi plazan hasten da eta Galtzara Nagusia eta Ategorrieta hiribidearen elkargunean amaitzen da, Euskal Herria...