Auzoa: Gros
Jose Arana kalea Bermingham kalean hasten da, 28 zenbakiaren parean, eta Nafarroa hiribidean amaitzen da.Jose Arana Elortza Eskoriatzan jaio zen 1839ko maiatzaren 14an. Gaztetan Madrilera joan zen eta gabonetako loteria irabazi zuen. Diru horrekin janaridenda bat ireki zuen Madrilen, Donostian ondoren, eta ikuskizunetarako sarreren salmentan hasi zen, zezenketak batez ere.
Jose Aranaren omenezko plaka Eskoriatzan. Argazkia: Wikipedia
Karlistaldia amaituta, Jose Aranak Atotxan zurezko zezen plaza bat eraiki zuen Jose Goikoa arkitektoarekin. Bertan zezenketak sustatzeko Aste Monumentala edo Aste Handia izeneko jaialdia sortu zuen. 1879tik aurrera udalak ekitaldi osagarriak gehitu zizkion jaiadiari, Aste Nagusia sortuz.
Atotxako zurezko zezen plaza. Argazkia: Kutxateka
Atotxako harrizko zezen plaza. Argazkia: Kutxateka
1893an Beti-Jai pilotalekua inauguratu zuen Aldamar kalean. 1902an Madrilera bueltatu zen bertako Errege Antzokiaren kudeatzaile izateko. Jose Arana 1908ko abenduaren 5ean hil zen Donostian. Lortutako diru guztia Eskoriatzako herriari utzi zion bere testamentuan.
Beti-Jai pilotalekua. Irudia: Wikipedia
1917ko abenduaren 5ean Jose Aranaren omenez kale bat izendatu zuten Groseko merkatuaren ondoan. Txofreko zezen plazaren eraisketaren ondoren, 1976ko apirilaren 28an gaur egiungo Jose Arana kalearen izendapena onartu zen.
Aintzinako Jose Arana kalea Mantxuene kalea izatera pasa zen 1976an, izena inguruan egon zen baserri baten omenez ezarria. 1990ko hamarkadaren erdialdean, Groseko merkatuaren eraberritzearekin, Mantxuene kalea desagertu zen, Nafarroa Beherea plazaren parte bihurtuz.
Groseko merkatua. Argazkia: Kutxateka
Mantxuene kalea. Argazkia: Kutxateka












iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina