Txanponenea, Txanpuene bezala ere ezagutua, Donostiako Erdialdetik gertuen zegoen baserria zen. LA NUEVA BARCELONETA 1773 zeukan harrian idatzia eta teilatuan harrizko gurutze bat zeukan. Harrizko iturri bat zuen inguruan, aintzinean Donostiara ura eramateko erabiltzen zena.
Txanponenea baserria San Roke kalearen 57 zenbakian zegoen. 1895an Irujoko markesak erosi zuen. XX. mende amaieran lursaila eraikuntza enpresa bati saldu zion jabeak, Albako Etxeak, eta 2020ko abenduan baserria bota zuten bertan etxebizitzak egiteko.
Txanponenea kalearen izendapena 2016ko uztailaren 21ean onartu zen.













iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina