Auzoa: Loiola
Aierbe plaza Aintzieta pasealekuaren eta Felisa Martin Bravo hiribidearen artean dago, Kantoizar plazaren ondoan.Aierbe plazaren izena auzoko bertsolari ezagunak ziren Bartolo eta Joxe Aierbe aita-semeengatik dator. Bartolo Aierbe Urrestarazu Gaintzan jaio zen 1906an. Uba bidean dagoen Ubegi baserrira joan zen bizitzera. 1997an hil zen Donostian.
Joxe Aierbe Iraola Ubegi baserrian jaio zen 1934ko urtarrilaren 20an. Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolaren sortzaileetako bat izan zen. 2012ko urriaren 5ean hil zen Donostian.
Aierbe plazaren izendapena 2017ko urriaren 26an onartu zen.











iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina