Auzoa: Intxaurrondo
Telesforo Aranzadi kalea Galizia pasealekuan hasten da eta Extremadura kalean bukatzen da.Telesforo Aranzadi Unamuno Bergaran jaio zen 1860an. Madrilen farmazia ikasi zuen. 1882an farmazian eta 1889an natura zientzietan doktoratu zen. Zientziaren eremu ugaritan aritu zen eta antropologian zaletu zen batez ere.
1905ean Euskal Herriko megalitoak aztertzen hasi zen. 1917tik aurrera Jose Migel Barandiaran eta Enrique Egurenekin batera burutu zuen lan hau. Gerra zibilaren aurretik Julio Caro Baroja batu zen taldera. 1921an Bartzelonako Unibertsitateko antropologia katedradun egin zen.
Aralarko Jentilarri trikuharria. Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek aztertu zuten 1917an.
Argazkia: Wikimedia Commons https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Jentilarri_001.jpg
Telesforo Aranzadi 1945ko otsailaren 12an hil zen Bartzelonan. 1947an, Eusko Ikaskuntzaren lanari jarraipena emateko asmoz, Jesus Elosegi ikerlariak Aranzadi zientzia elkartea sortu zuen Donostian. Izena Telesforo Aranzadiren omenez jarrita dauka.
Telesforo Aranzadi kalearen izendapena 1993ko ekainaren 15ean onartu zen.










iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina