Auzoa: Miramon-Zorroaga
Miramon pasealekua Begiristain doktorearen pasealekuan hasten den bide sigisagatsu bat da. Illunbe aisialdi konplexuaren ondotik pasatzen da.
Miramon pasealekuak Euskadiko Orkestraren egoitzaren ondotik jarraitzen du, Gipuzkoako Batzar Nagusien ondoren Poliklinikako biribilgunera iritsi arte.
Poliklinikako biribilgunean bi bide ezberdin hartzen ditu Miramon pasealekuak. Bat aldapan behera doa Batzar Nagusien egoitzaren beste aldetik. EITBren eraikinaren ondotik pasa eta Tandem eraikinaren inguruan bukatzen da,irteerarik gabe.
Bestea Mikeletegi pasealeku aldera doa, parke teknologikoaren eraikin batzuen eta Sanitas zaharren egoitzaren ondoan.
Miramon parkean sartzen diren bide ugari daude Miramon pasealekuan zehar. Horietaz gain, oinezkoentzako beste bide bat ere badago, Cesar Chicote eta Miguel Pelay Orozko kaleen arteko biribilgunera daramana.
Bertan Miramon-Txara baserria zegoelako izendatu zuten Miramon pasealekua. Miramont familia gaskoia Erdi Arotik izan da garrantzitsua Donostian. Antiguako San Sebastian elizaren sorreran parte hartu omen zuten eta Miramont familiako kide batzuk alkate izatera iritsi ziren.
Miramont izen gaskoia Miramon bilakatu zen, eta haien lurrak 1547an Miramon Mendia bezala ezagutzen ziren. Familiaren Miramon-zar baserria zegoen tokian gaur egun EITBren eraikina dago.
Miramon-zar baserria. Argazkia: aiete.net http://www.aiete.net/2021/07/los-toros-de-miramon/
Miramon pasealekuaren izendapena 1988ko martxoak 23an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina