Auzoa: Intxaurrondo
Nikanor Zabaleta plaza Baratzategi eta Buztintxulo kaleen eta Galizia eta Arjel pasealekuen artean kokatzen da.
Nikanor Zabaleta 1907ko urtarrilak 7an jaio zen Donostian. 1914an aitak harpa bat erosi zion eta musika ikasketak hasi zituen Donostiako kontserbatorioan. Madrilen eta ondoren Parisen Marcel Tournierrekin burutu zituen harpa ikasketak.
Nikanor Zabaleta kontzertu bat ematen 1967an. Argazkia: Kutxateka
Madrilgo kontserbatorioko irakasle plaza lortzeko saiakeran huts eginda, Nikanor Zabaleta kontzertuak ematen hasi zen mundu osoan, fama handia lortuz. 1950an Puerto Ricon Graciela Torres ezagutu zuen, 1952an ezkondu zirelarik Donostiara bueltatuz.
Nikanor Zabaletari omenaldia Donostiako udaletxean 1980ko hamarkadan. Argazkia: Kutxateka
Harparen erabilera bultzatu zuen, berritasunak ezarriz instrumentu honetan. Zortzi pedaleko harpa erabili zuen lehen aldiz, ohiko zazpi pedalekoaren ordez. XVI-XVIII mendeetako musikari buruzko ikerketak ere burutu zituen. 1993ko apirilak 1ean hil zen Puerto Ricon.
Nikanor Zabaleta plazaren izendapena 1993ko ekainak 15ean onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina