Mastodon

apirila 15, 2023

68. GREGORIO ORDOÑEZ KALEA / CALLE DE GREGORIO ORDÓÑEZ

Auzoa: Amara Berri

 


 
Gregorio Ordoñez kalea Irun plazan hasten da eta aldapan gora doa Loiolako Erribera aldera, ezkerrerako bihurgunea eginez. Renfeko trenbidearen gainetik pasatzean Barcelona hiribidean bilakatzen delarik.







Gregorio Ordoñez Fenollar 1958ko uztailaren 2an jaio zen Caracasen, Venezuelako hiriburuan. Umetan familiarekin Donostiara joan zen. Consuelo arrebarekin batera Opus Dei erakundearen gazte taldeetan jardun zuen eta kazetaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean.
 
Gregorio Ordoñez haurra zenean. Irudia: Gregorio Ordoñez Fundazioa

Nuevas Generaciones, Alianza Popular koalizioaren gazte sailean sartu eta 1983an zinegotzi hautatu zuten Donostian. 1987an turismo eta jaietako zinegotzi izan zen eta 1991an hirigintzako zinegotzi. Gainera, 1990an Eusko Legebiltzarkide izendatu zuten.
 
Gregorio Ordoñez udal ekitaldi batean Irudia: Gregorio Ordoñez Fundazioa

 
1995ko urtarrilak 23an, parte zaharreko La Cepa tabernan, Maria San Gil eta Enrique Villar idazkariekin batera udal hauteskundeetako kanpaina prestatzen ari zela, Frantzisko Xabier Gartzia Gaztelu "Txapote" buru zuen ETAko komando batek tiro batez hil zuen Gregorio Ordoñez.



1993ko ekainak 15ean kale hau Santiago kalea bezala izendatu zuten, baina 1995ko otsailak 13an Gregorio Ordoñezen izena eman zioten kale honi. Gaur egun Loiolako Erriberan badago Santiago izeneko plaza bat.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...