Auzoa: Gros
Aita Larroca kalea Mirakruz kalean hasten da eta Biteri plazan amaitzen da, San Inazio elizaren aurrean.
Jose Maria Larroka Estalaren gurasoak 1813an, hiriaren suntsiketatik ihes eginda, Altzatik hurbil zegoen Suletenea baserrian babestu ziren. Bertan jaio zen Jose Maria irailak 10ean. 1829an domingotarren ordenan sartu zen, San Telmo komentuan, eta 1834an Burgosera joan zen.
San Telmo komentuaren (gaur egun San Telmo Museoa) klaustroa. Argazkia: Wikimedia Commons https://commons.wikimedia.org/wiki/File:San_Sebastian_-_San_Telmo_20.jpg
Lehen karlistaldian ordena erlijiosoen itxialdia agindu zen eta aita Larroca Azpeitiko domingotarren komentuan babestu zen, bertan apaiz ordenatu zutelarik. Gerra amaieran 1839an Frantziara ihes egin zuen. 1844an Espainiara itzuli zen eta ordena berregiteari ekin zion.
Domingotarren gurutzea. Irudia: Wikipedia
1869an Erromara joan zen. Ordenako hainbat kargu garrantzitsu bete zituen eta 1879an Filipinetara joan zen bisitari orokor gisa eta bertan zegoela domingotarren Hierarka Gorena izendatu zuten. 1880ko otsailaren 1ean eskuratu zuen kargua. 1891ko urtarrilak 8an hil zen Erroman.
Aita Larrocaren grabatua. Irudia: Wikipedia
Aita Larroca kalearen izendapena 1895ko uztailaren 23an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina