Auzoa: Egia
Blas de Otero plaza Nestor Basterretxea plazaren eta Atotxako dorrearen artean dago, Mandasko Dukearen pasealekuaren ondoan.
Blas de Otero Bilbon jaio zen 1916ko martxoaren 15ean, familia aberats batean. Gaztetan familiak arazo ekonomiko larriak izan zituen eta zuzenbidea ikasi zuen, filosofia eta letrak ikasi ordez. El pueblo vasco egunkarian poesia batzuk argitaratu zituen gerra aurretik.
Blas de Otero jaio zen etxearen ataria Bilboko Hurtado Amezaga kalean.
Argazkia: Wikimedia Commons https://commons.m.wikimedia.org/wiki/File:Blas_Otero,_sortetxea_(ataria).jpg
1945ean, krisialdi depresibo bat gainditzeko terapia bezala poesia idazteari berrekin zion.
Hainbat sari irabazi zituen. 1960ko hamarkadan SESB, Txina eta Kubara bidaiatu zuen, garai hartako lanak Espainian zentsuratu zizkiotelarik. 1979ko ekainaren 29an hil zen Majadahondan.
Luis de Castresana, Pío Fernández, Blas de Otero eta Rafael Morales 1951 aldera. Argazkia: Wikimedia Commons
Blas de Oteroren obra batzuk hauexek dira: Cántico espiritual (1942), Ángel fieramente humano (1950),Redoble de conciencia (1951), Ancia (1958), Parler clair / En castellano (1959), Que trata de España (1964), Historias fingidas y verdaderas (1970).
Istorioak, alegiazkoak nahiz egiazkoak, Blas de Oteroren euskarazko itzulpena.
Irudia: Eusko Jaurlaritza https://www.euskadi.eus/contenidos/creacion/20160516103653/es_def/
Blas de Otero plazaren izendapena 2000ko otsailaren 7an onartu zen.





















































