Auzoa: Erdialdea
Osasuniturri kalea Amara kalearen hasieran hasten da, Arroka kalearen parean. Gorunzko bidea egiten du, Autonomia kalearen atzetik, irteerarik gabeko biribilgune bateraino iritsi arte.
XIX. mendean, gaur egungo Autonomia kalearen 15 zenbakiaren parean, Pela edo Peseta deituriko muinoaren azpian zegoen Osasunaren iturria. Iturri honetako urek osasuntsu izatearen fama zuten donostiarren artean.
Osasunaren iturria. Argazkia: Wikipedia https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Osasunaren_iturria.jpg
Eugenio Arrutiren Osasun Iturria margolana. Gaur egun San Telmo museoan dago.
1905ean udalak iturria ixtea erabaki zuen, bere uren jatorria ezezaguna zelako eta gaixotasunak ekar zitzakelakoan. Handik urte gutxira hasi ziren etxeak eraikitzen bertan. Jatorrizko iturria galdu da baina Easo plazan badaude osasunaren iturriaren omenezko bi iturri.
1910ko hamarkadan eraiki zenean, jabetza pribatuko kalea zen hau, "particular de la salud" bezala deitua. 1924an, erabilera publikoa izatera pasa zen, Osasuniturri edo Calle de la Salud bezala ezagutzen zelarik, baina ez zuen izendapen ofiziala jaso 2014ko urriaren 30a arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina