Mastodon

azaroa 09, 2024

150. GIUSEPPE VERDI PLAZA / PLAZA DE GIUSEPPE VERDI

Auzoa: Amara Berri

 


Giuseppe Verdi plaza Humboldt kaleak, Pablo Sarasate kaleak, Barcelona hiribideak eta Loiolako Erribera pasealekuak mugatzen dute.






Giuseppe Verdi Le Roncolen (Italiako Parmako probintzian) jaio zen 1813ko urriaren 10ean. 1833an Milango kontserbatorioan hasi zen ikasten. Lehen arrakasta 1842an lortu zuen Nabucco operarekin. Bertako Va, pensiero korua Italiaren bateratzearen aldekoen ereserki bihurtu zen.

Va, pensiero koruaren hasiera. Argazkia: Wikipedia https://es.wikipedia.org/wiki/Archivo:Va,_pensiero.jpg
 
 
Hainbat opera ezagun idatzi zituen: Rigoletto (1851), Il Trovatore (1853), La Traviata (1853), Aida (1871) eta Otelo (1897) adibidez. 1901ko urtarrilaren 27an hil zen Milanen.
 
Verdiren 1886ko erretratua. Irudia: Wikipedia https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Verdi_by_Giovanni_Boldini.jpg


Giuseppe Verdi plazaren izendapena 2001eko abenduaren 3an onartu zen.
 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

199. TELESFORO ARANZADI KALEA / CALLE DE TELESFORO ARANZADI

Auzoa: Intxaurrondo Telesforo Aranzadi kalea Galizia pasealekuan hasten da eta Extremadura kalean bukatzen da. Telesforo Aranzadi Unamuno Be...