Auzoa: Egia
Polloe plaza hilerriaren sarreran dagoen plaza da, Ametzagaña kalearen amaieran.
Plazatik gertu zegoen Polloe oinetxeak ematen dio izena, hilerria bere lurretan egin baitzuten. 1456an Pollon izenarekin aipatzen da Altzako etxeen zerrendan. XIX. mendean desagertu zen baserria, bere lurrak trenbidea egiteko eta ondoren hilerria egiteko desjabetzean.
Polloe baserria. Argazkia: Gordegia https://gordegia.eus/argazkia/grdg050-001/
Polloe baserria. Argazkia: Gordegia https://gordegia.eus/argazkia/grdg050-002/
1813an
San Martin auzoan hilerri txiki bat egin zuten, ondoren, San Bartolome
komentuan beste bat egin zuten hau handitzeko. Polloeko hilerria, Jose
Goikoa arkitektoaren obra, 1878ko abuztuaren 12an inauguratu zuten.
Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/186251/s/0
Polloeko hilerrian hainbat pertsonaia ezagun daude hilobiratuak. Donostiako udalak bisita gidatuak antolatu ohi ditu eta webgunean bisitatzeko puntuak ageri diren mapa eta ibilbide bat dago. https://www.donostia.eus/ataria/eu/web/polloe/bisitatzeko-puntuak
Polloe plazaren izendapena 1996ko otsailaren 19an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina