Auzoa: Altza
Casares pasealekua Pasaiako portuko zeharbidea eta Buenavista hiribidearen artean dagoen biribilgunean hasten da.
Buenavista auzunetik gora eginez, Arriberri eta Arrizar etxaldeen artean bukatzen da Casares pasealekua.
Casares abizena Altzako garrantzitsuenetakoa izan da Erdi Arotik. Casarestar batek Navas de Tolosako guduan parte hartu zuen 1212an eta Altzako dokumentuetan Casares abizena 1390tik da ezaguna.
Casares leinuaren armarria Altzako Casares kulturetxean.
Casares pasealekuaren izendapena 1973ko abuztuaren 31an onartu zen. Plaketan Kasares pasealekua jartzen duen arren, euskarazko izen ofiziala Casares pasealekua da.
https://x.com/AltzakoHM/status/1859167462224261311?t=3SVbu6Rs-384inlrplHyVg&s=19