Mastodon

apirila 27, 2024

122. EGIA GALTZADA / CALZADA DE EGIA

Auzoa: Egia


 
 
Egia galtzada Iztueta kalearen amaieran dagoen biribilgunean hasten da, Zuhaizti parkearen ondoan. Trenbidearen ondotik ibilbide gorabeheratsu bat egiten du, Jaialai kalean amaitu arte, Zubiaurre pasealekuaren hasieran.






Egia auzoak (eta baita galtzadak) bertan zegoen Egia izeneko baserriagatik hartu omen zuten izena. Ez dut baserri horri buruzko informaziorik aurkitu.

1943ko Uliako Gimnastikaren krosa Egia galtzadan.

Jai herrikoiak 1944 urtean Egia galtzadan.
 
 
Egia galtzadaren izendapena 1975ko apirilaren 28an onartu zen.
 

 

apirila 20, 2024

121. AITA CLARET PLAZA / PLAZA DEL PADRE CLARET

Auzoa: Gros




Aita Claret plaza Jose Migel Barandiaran eta Zurriola pasealekuen artean dago, Nafarroa hiribidearen hasieran.





Antonio María Claret Sallent de Llobregaten jaio zen 1807ko abenduaren 23an. 1835an apaiz ordenatu zuten Solsonan. 1849an Andre Mariaren Bihotz Guztiz Garbiaren Seme Misiolarien ordena sortu zuen, klaretarrak bezala ezagutua. Orduan Santiagoko Artzapezpiku izendatu zuten Kuban.
 
Claret artzapezpikua Kuban bere lantaldeko kide batzuekin 1853an.
 
 
1857an Madrila joan zen Isabel II.a erreginaren aitor-entzule bezala. 1868ko iraultzan Frantziara erbesteratu ziren. Claret 1870ko urriaren 27an hil zen Fontfroideko abadian. 1934an Pio XI.ak beatifikatu zuen eta 1950eko maiatzaren 7an Pio XII.ak santu izendatu zuen.
 
Claret Parisen 1868an. Argazkia: Wikipedia https://es.wikipedia.org/wiki/Archivo:P_Claret241.jpg
 
 
Klaretarrak Donostian hasi ziren Migel Muñoaren euskal ikastetxean klaseak ematen. 1924an Grosera joan ziren eta 1929an inauguratu zuten Mariaren Bihotzaren parrokia eta eskola. 2019an eskola itxi zuten ikasle faltagatik eta 2020an elizak ere bere ateak itxi zituen.
 



 
Aita Claret plazaren izendapena 1950ko maiatzaren 31an onartu zen.
 
 

apirila 13, 2024

120. LUISTARREN KALEA / CALLE DE LOS LUISES

Auzoa: Intxaurrondo



 
Luistarren kalea Zubiaurre pasealekuan hasten da, Joseba Zubimendi kalearen eta Alice Gulick parkearen artean.
 




 
Luistarren kaleak goranzko bidea egiten du, Lizardi kalean bukatuz, Gaztelu kalearen azpian.






Gipuzkoako hainbat lekutan izan dira San Luis Gonzagaren, Luistarren, kongregazioak. Hauek gazteen erakunde erlijiosoak ziren, San Luis Gonzaga gazteen patroia da eta. Donostian ere baditugu Luistar Langileen plaza eta San Luis Gonzaga plaza.

Ormaiztegiko Luistarrak 1936an. Argazkia: Eusko Ikaskuntza
 
 
Luistarren kalearen izendapena 1982ko maiatzaren 13an onartu zen.
 

 

apirila 06, 2024

119. HERIZ PASEALEKUA / PASEO DE HERIZ

Auzoak: Antiguo, Aiete




Heriz pasealekua Matia kalean hasten da.
 





Heriz pasealekuak aldapan gora egiten du ibilbide sigisagatsu batean, apaizgaitegiaren eraikinaren paretik pasatzen delarik.
 




 
Heriz pasealekua Pinu bidea eta Marañon Doktorearen pasealekua hasten diren tokian bukatzen da.





Heriz Pasealekuak Rafael Heriz senatari karlistaren omenez du izena. XIX. mendean, Heriz jaunaren lurretan "Camino Particular de Aranalde a Lugariz" deitutako bidea zegoen. Udalak Heriz jaunari bidea erosi zion eta hamarkada batzuk beranduago bere izena eman zioten bideari.
 
Heriz jaunaren lurren mapa bidearen erosketaren espedientean. Irudia: Donostiako Udala
 
 
Heriz Pasealekuaren izendapena 1930ko ekainaren 3an onartu zen.
 


 
 
 

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...