Mastodon

apirila 02, 2022

14. LUISTAR LANGILEEN PLAZA / PLAZA DE LOS LUISES OBREROS

Auzoa: Gros






Trueba eta Iparragirre kaleen luzapenak plaza moduko egitura bat sortzen du Zabaleta kalea eta Colon pasealekuaren artean.

 





 


Inguruan luistarren egoitza zegoelako izendatu omen zuten plaza hau. Luistarren kofradia edo elkartea San Luis Gonzaga XVI. mendeko jesuita italiarraren omenez sortu zen erakundea da, santu hau gazteen eta HIESa duten gaixoen eta beren zaintzaileen patroia da.



Plaza honetaz gain, Intxaurrondon badago Luistarren kalea eta Altza eta Herrera artean San Luis Gonzaga plaza.

Udal webguneak dio 1989ko martxoaren 21eko udalbatzarrean onartu zela plaza honen izendapena.

 



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

205. BALDOMERO ANABITARTE PLAZA / PLAZA DE BALDOMERO ANABITARTE

Auzoa: Amara Berri Baldomero Anabitarte plaza Caracaseko Errege Konpainia Gipuzkoarraren kalearen, Ternuako Arrantzaleen kalearen, Euskal Ko...