Mastodon

apirila 09, 2022

15. GOIKO GALTZADA BERRIA / GOIKO GALTZADA BERRIA

Auzoa: Aiete






Kale hau Marañon doktorearen pasealekuan hasten da, Aiete pasealekuaren ondoan eta Mendialai kalean bukatzen da.












Manuel Lekuonak 1967an eman zuen “Las antiguas calzadas a través de San Sebastián” hitzaldian aipatzen zuen Donostiatik Hernanirako bidea Aietetik egiten zela, 1867an Loiolatik Astigarragako bidea eraiki zen arte.


Manuel Lekuona 1968an.

Aieteko galtzada hau, eta Aiete auzoa orokorrean, Goiko Galtzada edo Goiko Galtzara bezela ezagutzen zen eta honen omenez Goiko Galtzada Berria izena jarri zioten galtzada zahar hartatik gertu doan kale honi.

 

Goiko Galtzada 1835an. Irudia: Aieteko bizilagunen elkartea

 

1996ko otsailaren 19ko udalbatzarrean onartu zen kale honen izendapena.

 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

205. BALDOMERO ANABITARTE PLAZA / PLAZA DE BALDOMERO ANABITARTE

Auzoa: Amara Berri Baldomero Anabitarte plaza Caracaseko Errege Konpainia Gipuzkoarraren kalearen, Ternuako Arrantzaleen kalearen, Euskal Ko...