Auzoa: Egia
Egia galtzada Iztueta kalearen amaieran dagoen biribilgunean hasten da, Zuhaizti parkearen ondoan. Trenbidearen ondotik ibilbide gorabeheratsu bat egiten du, Jaialai kalean amaitu arte, Zubiaurre pasealekuaren hasieran.
Egia auzoak (eta baita galtzadak) bertan zegoen Egia izeneko baserriagatik hartu omen zuten izena. Ez dut baserri horri buruzko informaziorik aurkitu.
1943ko Uliako Gimnastikaren krosa Egia galtzadan.
Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/127012/s/24
Jai herrikoiak 1944 urtean Egia galtzadan.
Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/349917/s/0
Egia galtzadaren izendapena 1975ko apirilaren 28an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina