Auzoa: Gros
Aita Claret plaza Jose Migel Barandiaran eta Zurriola pasealekuen artean dago, Nafarroa hiribidearen hasieran.
Antonio María Claret Sallent de Llobregaten jaio zen 1807ko abenduaren 23an. 1835an apaiz ordenatu zuten Solsonan. 1849an Andre Mariaren Bihotz Guztiz Garbiaren Seme Misiolarien ordena sortu zuen, klaretarrak bezala ezagutua. Orduan Santiagoko Artzapezpiku izendatu zuten Kuban.
Claret artzapezpikua Kuban bere lantaldeko kide batzuekin 1853an.
Argazkia: Wikipedia https://es.wikipedia.org/wiki/Archivo:Fotos_Claret612.jpg
1857an Madrila joan zen Isabel II.a erreginaren aitor-entzule bezala. 1868ko iraultzan Frantziara erbesteratu ziren. Claret 1870ko urriaren 27an hil zen Fontfroideko abadian. 1934an Pio XI.ak beatifikatu zuen eta 1950eko maiatzaren 7an Pio XII.ak santu izendatu zuen.
Claret Parisen 1868an. Argazkia: Wikipedia https://es.wikipedia.org/wiki/Archivo:P_Claret241.jpg
Klaretarrak Donostian hasi ziren Migel Muñoaren euskal ikastetxean klaseak ematen. 1924an Grosera joan ziren eta 1929an inauguratu zuten Mariaren Bihotzaren parrokia eta eskola. 2019an eskola itxi zuten ikasle faltagatik eta 2020an elizak ere bere ateak itxi zituen.
Aita Claret plazaren izendapena 1950ko maiatzaren 31an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina