Auzoa: Ibaeta
Marugame plaza Berio pasealekuren parean kokatzen da. Jose Artetxe Idazlearen kaleak eta Loistarain kaleak mugatzen dute plaza hau.
Marugame Japoniako Kagawa prefekturan dagoen 110.000 biztanleko hiri turistiko bat da. 1990ko azarotik Donostiarekin senidetua dago. Gaztelua da erakargarri turistiko garrantzitsuenetakoa eta Marugamen ere MIMOCA arte garaikideko museoa dago.
Marugameko gaztelua. Argazkia: Wikimedia Commons
MIMOCA arte garaikideko museoa. Argazkia: Wikipedia
Marugame plazaren izendapena 1992ko irailaren 21ean onartu zen.