Mastodon

iraila 16, 2023

90. ETXAGUE JENERALAREN KALEA / CALLE DEL GENERAL ETXAGUE

Auzoa: Erdialdea



 
Etxague Jeneralaren kalea Aldamar kalean hasten da eta Salamanca pasealekuan bukatzen da, Erregina Erregeordearen kalearen eta Euskal Herria kalearen artean dago.



 
Rafael Etxague Bermingham Donostian jaio zen 1815eko otsailaren 13an familia aberats batean. Lehen karlistaldian Txapelgorrien batailoian Isabel II.aren alde borrokatu zuen. 1854ko altxamenduan parte hartzeagatik Eremuko Mariskal izendatu zuten. Diputatu izan zen 1854 eta 1858an.

Rafael Etxague. Irudia: Wikimedia Commons


1860an Puerto Ricora joan zen gobernadore eta kapitain jeneral gisa eta 1862an, kargu berarekin, Filipinetara 1865 arte. 1871an Amadeo I.ak Serralloko konde izendatu zuen. Senatari izan zen eta 1877an bizitza osoko senatari izendatu zuten. Madrilen hil zen 1887ko azaroaren 23an.

Rafael Etxague Irudia: Wikimedia Commons
 

Etxague Jeneralaren kalearen izendapena bere heriotzaren egunean, 1887ko azaroaren 23an, onartu zen.
 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...