Mastodon

iraila 09, 2023

89. BELARTZA KALEA / CALLE DE BELARTZA

Auzoa: Añorga



 
 
Belartza kalea izen bereko industrialdeko Gurutzegi, Errekatxulo eta Fernando Mugica kaleak elkartzen diren biribilgunean hasten da eta Errotazar bidean amaitzen da.





Berraraza edo Berarratza oinetxea XII. mendetik ezaguna zen. Belartzako lurrek gaur egungo Errekaldetik Bidarte gaineraino hartzen zuten. Gain horretan badago Berarratza Goiko baserria, eta poligonotik gertu Belartza Erdikoa. Belartza izeneko beste baserri asko iada desagertu ziren.

Berarratza Goiko baserria


Belartza Erdiko baserria


Belartza kalearen izendapena 2000ko otsailaren 7an onartu zen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

192. ERMITA BIDEA / CAMINO DE LA ERMITA

Auzoa: Altza   Ermita bidea Herrera pasealekuan hasten da, tren geralekuaren parean, eta Erroteta auzunean amaitzen da.     Ermita bidea gau...