Auzoa: Mirakruz-Bidebieta
Zumardi pasealekua Gaiztarro bezala ezagutzen den auzunean dago. Zedroaren plazarekin batera auzunea osatzen du, Jose Elosegi alkatearen hiribidearen ondoan. Pasai San Pedro hiribidean bukatzen da.
Bertako zumarrek ematen diote izena pasealekuari. Zedroaren plazari buruz hitz egin genuenean aipatu genuen lursail hau Bidebieta jauregiaren parte zela eta nola burutu zen urbanizazioa. Pasealekuaren 4A eta 4B zenbakian jauregiaren arkitektura gogora dakarren etxetxo bat dago.
Zumarra ipar hemisferioan oso hedatua dagoen Ulmus generoko hosto-erorkorreko zuhaitza da. XIX. mendetik aurrera kale eta parkeetan landatu izan dira, zumardi izeneko pasealeku ugari daudelarik. Grafiosi izeneko gaixotasun batek zumar kopurua asko murriztu du azken mendean.
Zumarra Ingalaterran. Argazkia: Wikipedia
Zumardi pasealekuaren izendapena 1973ko abuztuaren 31an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina