Auzoa: Intxaurrondo
Otxoki pasealekua Gabriel Aresti pasealekua, Sibilia kalea eta Baratzategi kalea elkartzen diren bidegurutzean hasten da. Hego Intxaurrondoren eta kale izendegian agertzen ez den Ametzagaina parkearen arteko muga egiten du.
Ondoren, Otxoki pasealekua Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuarteleko lurretan sartzen da, bertara sarbidea debekatua dagoelarik, eta buelta ematen du, kuarteletik irten, Baratzategi kalea gurutzatu eta Galizia pasealekuaren 23 eta 25 zenbakien artean amaituz.
Gaur egungo Otxoki parkearen inguruan zegoen Otxoki baserriak ematen dio izena. XVIII. mendetik ezagutzen zen baserria, sagardotegi eta bolatoki bezala famatua. Otxoki baserria 1973an bota zuten.
Otxoki baserria 1935 aldera. Argazkia: estibaus.info
Otxoki baserriaren kokapena gaur egun
Hego intxaurrondoko baserrien mapa. Irudia: Wikipedia.
Otxoki paseaekuaren izenapena 1982ko martxoaren 9an onartu zen.