Mastodon

abuztua 19, 2023

86. HARRIA PARKEA / PARQUE DE HARRIA

Auzoa: Altza



 
Harria parkea Herrera pasealekuaren ondoan dago, Erroteta auzunearen parean eta Arrizar auzunearen ondoan. Beheko parte laua dauka pasealekuaren ondoan, aterpe handi batekin, eta goiko partean bidexka eta zuhaitz ugari daude.






Parkearen alde batean toka jokorako gune bat dago. Aterpearen ondoan etxeko langileen omenez egindako eskultura bat dago, 2022an ezarria. 






Harria parkearen izena Altzako Arriaga oinetxetik datorkio, Erdi Arotik ezaguna. Parkearen goiko partean 1987an sute batek suntsitutako Arriaga Zar baserria zenaren horma bat dago, armarria kontserbatzen duena. Honek ere ondoko Arrizar auzuneari ematen dio izena.
 


 
Portugalgo errepublikako lehen presidentea izen zen Manuel de Arriagak (1840-1917) Altzako Arriaga oinetxean zituen ahaideak. 1625an jaiotako Salvador de Arriaga hain zuzen ere bere arbasoa zen.

Manuel de Arriaga XX. mende hasieran. Argazkia: Wikimedia Commons

 
Harria parkearen izendapena 1996ko otsailaren 19an onartu zen.
 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...