Mastodon

abuztua 12, 2023

85. BASOZABAL BIDEA / CAMINO DE BASOZABAL

Auzoak: Martutene, Miramon-Zorroaga



 
Basozabal bidea Okendotegi bidean hasten da, ibaiaren beste aldean Astigarragako Bidebitarte industrialdea dagoelarik. A-15 eta AP-8 autobideak zeharkatzen ditu bideak, gainetik eta azpitik.
 




 
Basozabal bideak goranzko bidea hartzen du, izen bereko golf zelaiaren eremua eskubian utziz, eta Goiaztxiki bidean amaitzen da.
 




 
Bertan dagoen Basozabal baserriak ematen dio izena bideari.
 

 
Basozabal bidearen erdialdean Aizmendi zabortegia dago.



Basozabal bidearen izendapena 1988ko martxoaren 23an onartu zen.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

205. BALDOMERO ANABITARTE PLAZA / PLAZA DE BALDOMERO ANABITARTE

Auzoa: Amara Berri Baldomero Anabitarte plaza Caracaseko Errege Konpainia Gipuzkoarraren kalearen, Ternuako Arrantzaleen kalearen, Euskal Ko...