Mastodon

abuztua 05, 2023

84. RIKARDO IZAGIRRE PLAZA / PLAZA DE RICARDO IZAGIRRE

Auzoa: Amara Berri




Rikardo Izagirre plaza Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarraren kalearen, Ternuako Arrantzaleen kalearen eta Zorroaga pasealekuaren artean dago.






Rikardo Izagirre Epalza 1902an jaio zen Donostian. Kazetari eta idazlea zen. El Pueblo Vasco egunkarian idazten zuen 'Tristan de Izaro' goitizenarekin. Euskalerriaren Alde eta RIEV aldizkarietan eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen buletinean ere argitaratu zituen artikuluak.
Rikardo Izagirre. Argazkia: Auñamendi Eusko Entziklopedia.


Donostiako historia eta toponimia aztertu zituen. Bereak dira El Urumea y los puertos donostiarras (1933), Estudios acerca de la Bahía de San Sebastián (1933) eta Historia y Toponimia donostiarras (1951) besteak beste. 1971ko martxoaren 30ean hil zen Donostian.

El Urumea y los puertos donostiarras liburuaren azala. Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundiko biltegi digitala


Rikardo Izagirre plazaren izendapena 1993ko ekainaren 15ean onartu zen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

192. ERMITA BIDEA / CAMINO DE LA ERMITA

Auzoa: Altza   Ermita bidea Herrera pasealekuan hasten da, tren geralekuaren parean, eta Erroteta auzunean amaitzen da.     Ermita bidea gau...