Mastodon

uztaila 29, 2023

83. JUAN GARAI KALEA / CALLE DE JUAN DE GARAI

Auzoa: Antiguo




Juan Garai kalea Guridi musikariaren kalearen hasieran hasten da eta Matia kalean amaitzen da, Txalupagillene plazaren aurrean.




Juan Garai 1528an jaio zen. Gurasoak (Lucía de Mendieta y Zárate eta Clemente López de Ochandiano y Hundiano) Urduñarrak ziren. Amaren parteko osabak hezi zuen Juan. Ama Martin Garairekin ezkontzetan honen abizena hartu zuen baina aitaren Ochandiano armarria erabiltzen jarraitu zuen.
Urduñak 1492an zuen itxuraren marrazkia.


15-16 urte zituela Perura joan zen amaren familiarekin, osaba Pedro Ortiz de Zarate Limako entzutegiko epaile izendatu baitzuten. Bertan, erregeordearen eta osabaren alde borrokatu zuen Pizarroren aurka. Osaba 1547an hil zen eta Juan babes gabe geratu zen.

Peruko erregeordetzaren armarria. Irudia: Wikimedia Commons https://commons.m.wikimedia.org/wiki/File:Old_Coat_of_arms_of_Lima.svg#mw-jump-to-license


Orduan Martin de Roblesek soldadu bezala entrenatu zuen Juan eta Nuñez de Pradoren kolonizazio kanpainetan parte hartu zuen Tucuman aldean. 1556an Potosira joan zen amaren familiarekin eta espedizio ezberdinak burutu zituen, 1558an Asuncionen ezkonduz.



1568an Río de la Platako aguazil nagusi izendatu zuten. 1573an, Asuncioneko komunikazioak hobetzeko, Paraná ibaian gora espedizio bat burutu zuen. "Lurrari ateak ireki (abrir puertas a la tierra)" esamoldea bere egin zuen, Asuncion inguruan hiriak sortzeko helburuarekin.

Jodocus Hondiusek 1600 urte aldera egindako Paraguay inguruko mapa. Irudia: Wikimedia Commons


1580an, Buenos Aires birpopulatzeari ekin zion, 1541tik hutsik zegoena. 1583ko martxoaren 20an, Buenos Airesetik Santa Fera bidean Kerendiek Juan Garairen kanpamendua erasotu zuten, Garai eta beste hamabi pertsona hilda suertatu zirelarik.

Juan Garairen monumentua Buenos Airesen, atzeko zuhaitza Gernikako Arbolaren kimua da.
Irudia: Wikimedia Commons


Juan Garai kalearen izendapena 1925ko ekainaren 9an onartu zen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...