Auzoa: Intxaurrondo
Frantzisko Gaskue kalea Galizia pasealekuan hasten den irteera gabeko kale bat da, Sibilia kalearen eta Castelao parkearen artean doana.
Frantzisko Gaskue Murga Donostian jaio zen 1848ko urriaren 4an. Meatze-ingeniaria, Mieresen bere asmakizuna ziren altzairurako labeak instalatu zituen. 1896an Real Compañía Asturiana de Minas enpresako Gipuzkoako atalaren zuzendaritza kargua hartu zuen.
Frantzisko Gaskue. Argazkia: Auñamendi Eusko Entziklopedia
Gaskuek Gipuzkoako politikan parte hartu zuen, 1906an ekonomia itunaren berrespenean parte hartu zuelarik. Bere burua autonomista ezkertiar bezala izendatzen zuen. Foruen aldekoa zen baina ez guztiz euskal nazionalismoaren aldekoa.
1906ko ekonomia itunaren sinatzaileak. Argazkia: Wikimedia Commons
Gaskue Eusko Ikaskuntzaren bazkide aktiboa zen eta musikazalea zen oso. Euskal musika herrikoia beste herrialdeetakoarekin konparatu zuen eta hainbat ikerketa argitaratu zituen. 1920ko martxoaren 11an hil zen Donostian.
Frantzisko Gaskueren hileta-prozesioa. Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/76968/s/12
1931-1937 artean, Erregina Erregeordearen kaleak "Francisco Gascue" izena hartu zuen. 1996ko otsailaren 19an gaur egungo Frantzisko Gaskue kalearen izendapena onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina