Mastodon

abendua 30, 2023

105. LOUIS-LUCIEN BONAPARTE PLAZA / PLAZA DE LOUIS-LUCIEN BONAPARTE

Auzoa: Ibaeta



 
Louis-Lucien Bonaparte plazak sarbideak Xabier Lizardi kaletik eta Orixe pasealekutik dauzka. Horietaz gain, Errotaburu pasealekuaren eta Sustraiarte kalearen artean kokatzen da.





 
Luis Luziano Bonaparte, Napoleon I.aren iloba, 1813ko urtarrilaren 4an jaio zen Ingalaterran. Kimika, mineralogia eta hizkuntzalaritza ikasketak burutu zituen. 1852an bere lehengusu Napoleon III.ak printze izendatu eta urteko 130.000 liberako diru saria eman zion.
 
Luis Luziano Bonaparte. Argazkia: Wikipedia https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Louis-Lucien_Bonaparte.jpg

 
Londresen, Anton Abadiarekin harremanetan jarri zen eta 1856-1869 artean bost bidaia egin zituen Euskal Herrira. Euskarari buruzko ikerketa ugari egin eta hainbat lan argitaratu zituen, 1863an euskalkiak mugatzen zituen lehen mapa argitaratuz.

Bonaparteren euskalkien mapa.

 
Luis Luziano Bonaparte 1891an hil zen Italian. Chicagoko Newberry Library erakundeak bere liburutegi osoa erosi zuen. Resurreccion Maria Azkuek euskal gaiei buruzko obrak erosi zituen eta Nafarroa, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako diputazioek dauzkate gorderik.

Resurreccion Maria Azkue.

 
Louis-Lucien Bonaparte plazaren izendapena 1992ko irailaren 21ean onartu zen.
 

 
  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...