Mastodon

uztaila 22, 2023

82. SIMONA LAJUST KALEA/ CALLE DE SIMONA DE LAJUST

Auzoa: Antiguo






Simona Lajust kalea Benta Berriko polikiroldegiaren atzean dagoen kale motz bat da. Jose Maria Sert kalean hasten da eta Zarautz kalearen 15 eta 17 zenbakien artean bukatzen da.




Simona Lajust Alzaga Donostian jaio zen 1575 aldera. Juan Amezketa kapitainarekin ezkondu zen. Senar-emazteek klaratarren komentu bat eraiki nahi zuen Donostian. Komentua gauzatu aurretik Aieten Santa Teresa baserri-ermita eraiki zuten, 1965 arte zutik iraun zuena.

Santa Teresa baserria. Argazkia: aiete.net http://www.aiete.net/2022/04/destruccion-del-patrimonio/


Juan Amezketak bere testamentuan adierazi zuen 1643an klaratarren komentu bat bere ondasunekin eraikitzeko lehentasuna. Juan hil zenean, Simonak ere komentua sortzearen aldeko testamentua egin zuen. Simona 1657ko urtarrilaren 31n hil zen Zurriola kaleko bere etxean.



Testamentuari kasu eginez, Simonaren herentziaren kudeatzaileek Santa Ana basilika erosi eta Santa Teresa komentu bezala birmoldatu zuten. Komentua 1663an ireki zuten eta bertako azken mojak 2020ko maiatzaren 18an joan ziren.

Santa Teresa komentua


Simona Lajust kalearen izendapena 1994ko azaroaren 29an onartu zen.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

142. SIBILIA KALEA / CALLE DE SIBILIA

Auzoak: Egia, Intxaurrondo   Sibilia kalea Otxoki pasealekua, Baratzategi kalea eta Gabriel Aresti pasealekua elkartzen diren biribilgunean ...