Mastodon

maiatza 13, 2023

72. CLARA CAMPOAMOR PLAZA / PLAZA DE CLARA CAMPOAMOR

Auzoa: Erdialdea





Clara Campoamor plaza Zubieta kalearen bukaeran dago, Kontxa eta Mirakontxa pasealekuen arteko hiruki formako barruti bat osatuz, la Perla eraikinaren ondoan.





Carmen Eulalia Campoamor Rodríguez 1888ko otsailak 12an jaio zen Madrilen. 10 urte zituela, aita hil eta ikasketak utzi behar izan zituen lanean aritzeko. 1909an telegrafista laguntzaile oposizioak atera eta Zaragozan eta Donostian lan egin zuen. 

Clara Campoamor 1930ean. Irudia: Wikimedia Commons
 
 
1914an Instrukzio Publikoko Ministerioan plaza lortu eta Madrilera bueltatu zen. 1924an zuzenbide ikasketak burutu eta abokatu lanetan hasi zen. Mugimendu errepublikar ezberdinetan ibili zen eta 1931an Lerrouxen partidu erradikalean zegoela, diputatu hautatu zuten.
 
Clara Campoamor 1931ko apirilaren 5ean Donostiako Urumea Frontoian emandako mitin batean.
 
 
Emakumeek ez zuten botua emateko eskubiderik. Errepublikaren konstituzio berria eratzeko proiektuan emakumeen sufragioa sartzeko borrokatu zuen. Eztabaida sutsuaren ondoren 1931ko urriak 1ean konstituzioaren puntu hori sartzearen alde bozkatu zuten diputatuek alde txikiarekin.
 
1931ko konstituzioaren azala. Irudia: Wikimedia Commons
 
 
Sufragio unibertsalaz gain, 1931ko konstituzioak dibortzioa legeztatu zuen Clara Campoamorri esker. Hurrengo urteetan prostituzioa abolitzen zuen legearen aldeko kanpaina burutu zuen, 1935an legea onartu zelarik.

Clara Campoamorren eskultura Donostiako izen bereko plazan. Dora Salazar.

 
Gerra zibila hastean, Lausanara ihes egin zuen. Buenos Airesen eta Parisen bizi zen, itzultzaile bezala lan eginez eta konferentziak emanez. 1955an Lausanara bueltatu zen eta 1972an hil zen. Bere errautsak Donostiako Polloe hilerrian lurperatu zituzten.

Clara Campoamorren hilobia Polloen.
 
 
Clara Campoamor plazaren izendapena 1996ko otsailak 19an onartu zen.
 

 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...