Auzoa: Erdialdea
Moraza kalea Gernikako arbolaren pasealekuan hasi eta Larramendi eta Pedro Egaña kaleen parean doa, Easo kalean bukatzen delarik, Easo plazako kioskoaren ondoan.
Mateo Benigno Moraza Ruiz de Garibai Gasteizen jaio zen 1817ko irailaren 21ean. Abokatu karrera Oñatiko Unibertsitatean eta Valladoliden burutu zituen. 1859an Arabako Batzar Nagusietako aholkulari izendatu zuten.
Mateo Benigno Morazaren erretratua Fermin Herranek egindako biografian. Irudia: Wikimedia Commons
Foruzale amorratua, Espainiako Gorteetako diputatu aukeratu zuten eta 1876an Morazak euskal legeriaren aldeko defentsa sutsua egin zuen Madrilgo legebiltzarrean baina uztailak 21ean foruak aboltzen zituen legea onartu zen. Moraza 1878ko urtarrilaren 17an hil zen Gasteizen.
Mateo Benigno Morazaren eskultura Arabako Foru Aldundian. Irudia: Wikimedia Commons
Moraza kalearen izendapena 1891ko azaroak 16an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina