Mastodon

maiatza 20, 2023

73. IRIBAR PLAZA / PLAZA DE IRIBAR

Auzoa: Ibaeta




Iribar plaza Igarako industrialdean dagoen biribilgune bat da, Portuetxe kalea bertan amaitzen da eta Pokopandegi eta Pilotegi bideak hasten dira.
 



 
 
Bertan zegoen Iribar baserriak ematen dio izena plazari.
 
 
 
Iribar baserria izan zen erdiko zutabea sagardoa egiteko tolare bezala mantendu zuen azken baserria, 1908an kendu arte. Aintzinean baserri guztiak egitura honekin eraikitzen zituzten. Ezkioko Igartubeiti baserri-museoan tolare horietako bat berreraiki zuten.

Igartubeiti baserri-museoko tolarea. Irudia: Wikimedia Commons 


Iribar plazaren izendapena 1994ko azaroaren 29an onartu zen.
 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

218. OROIMENAREN LORATEGIA / EL JARDÍN DE LA MEMORIA

Auzoa: Amara Berri Oroimenaren lorategia Victor Hugo kalearen, Zorroaga pasealekuaren, Barcelona hiribidearen eta Renfeko trenbidearen artea...