Auzoa: Intxaurrondo
Pello Mari Otaño kalea Otxoki pasealekuan hasten da, Intxaurrondoko kiroldegiaren ondoan, eta Arjel pasealekuan bukatzen da.
Pello Mari Otaño Barriola 1857ko urtarrilaren 26an jaio zen Zizurkilgo Errekalde baserrian. Amaren familia liberala zen, Zizurkilen gehienak karlistak ziren arren. Aitaren familia bertso tradizio handikoa zen.
Errekalde baserria. Argazkia: Wikipedia https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Errekalde_baserria.jpg
Bigarren karlistaldia hastean familia Donostiara joan zen. Pello Marik, gerrara soldadu bezala joateko arriskua ekiditeko, 1875an Amerikara alde egin zuen. Laster zen Donostian bueltan baina bigarren aldiz itsasoratu eta 1889an Argentinan bizi zen, mota guztietako lanak burutuz.
Pello Mari Otaño. Argazkia: Wikipedia https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Pello_Mari_Ota%C3%B1o.jpg
Otaño 1890an bueltatu zen Donostiara. 1891an Maria Magdalena Alberdi Deskargarekin ezkondu zen. Hiru seme izan zituzten. Poeta eta bertsolari bezala fama handia lortu arren, baliabide ekonomiko eskasak zirela eta, 1898an familiarekin Argentinara joan zen azken aldiz.
Pello Mari Otañoren 1894ko Oroimenak eskuizkribuaren lehen orria. El libro atado bezala ere ezagutua.
Argazkia: Wikipedia https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:El_Libro_Atado-2.jpg
Eskuizkribu osoa Koldo Mitxelena liburutegiko web orrian kontsultatu daiteke:
Argentinan bertso eta olerki ugari argitaratu zituen. 1904ko Alkar olerki bilduma da ezagunena. 1900an, Felix Ortiz San Pelaio musikari azpeitiarrarekin batera, Artzai mutilla izeneko opera idatzi zuen. Pello Mari Otaño 1910ko maiatzaren 6an hil zen, bihotzekoak jota.
Alkar olerki bildumaren 1930ko argitarapena. Argazkia: Wikipedia
Artzai mutilla operaren kartela. Irudia: Wikipedia
Pello Mari Otaño kalearen izendapena 1993ko ekainak 15ean onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina