Auzoa: Amara Berri
Beroiz kalea Nemesio Etxaniz kalean hasten da, Loiolako biribilgunearen ondoan, eta Pablo Gorosabel kalean bukatzen da.
Beroiz kalearen izena 1536an Nafarroako Arguedas herritik Donostiara etorritako Beroiz familiak ematen dio. Beroiztar bat izan zen XVII. mendean Santiagoko erriberak (gaurko Amara Berri, Loiolako Erriberak barne) lehortu eta laborantzarako egokitu zituena.
Santiago baserria Amara Berriko urbanizazioa burutu baino lehenago.
Gaur egungo Katalina Erauso kalea dagoen tokian kokatzen zen.
Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/354516/s/0
Argazkia: Kutxateka https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/177343/s/12
Loiolako erriberak gaur egun Egiako aldapatik
Juan Perez de Beroiz Donostiako alkate izan zen 1620-28 eta 1637an. 1611an Luisa de Amezquetarekin ezkontzean Mundaizko landetxea eta Errotaberri izeneko baserria jaso zuen. Loiolako erriberako ipar partean zegoen baserri honek mareen bidez mugitzen zen errota bat zeukan.
Errota Berri baserria. Argazkiak loiola.weebly.com web orritik aterata daude.
Bertan Felix Elejalde Aldamaren Behin batean Loiolan liburua osorik argitaratua dago.
Beste Beroiztar ospetsu batzuk: Antonio de Beroiz (epaimahaikide 1666ko Donostiako Udalean). Luis de Beroiz (Donostiako alkate 1666 eta 1674an). Donostiako azken Beroiztarra Jose Francisco de Beroiz izan zen, 1813an hil zena. Gaur egun Mundaizen eskola bat dago.
Beroiz kalearen izendapena 2001ko abenduak 3an onartu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina