Auzoa: Gros
Zurriola pasealekuaren, Jesus Maria Leizaola pasealekuaren eta Kursaaleko eraikinen artean dagoen eremua da.
Erizaintza, gaixo eta ezinduen zaintza helburutzat dituen diziplina eta lanbidea da, bai modu autonomoan eta baita medikuekin lankidetzan ere. Florence Nightingale (1820-1910) izan zen erizainza modernoaren oinarriak ezarri zituena.
Florence Nightingale 1860 aldera. Argazkia: Wikipedia https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Florence_Nightingale_(H_Hering_NPG_x82368).jpg
SATSE
erizainen sindikatuak Donostiako Udalari eskatu zion erizainen plaza
sortzea, OMEk 2020a Erizainaren eta Emaginen Nazioarteko Urtea izendatu
zuelako eta erizainek SARs-CoV-2 birusaren aurrean egindako lana omentzeko.
Erizain bat COVID-19 gaixotasuna duen paziente bat prestatzen ZIU unitate batean prozedura mediku batetarako. Irudia: Wikipedia. https://commons.wikimedia.org/wiki/File:COVID-19_Nurse.jpg
2020ko uztailak 23ko udalbatzarrean onartu zen erizainen plazaren izendapena eta 2020ko irailak 23an inauguratu zen eremu hau izendapen berri honekin.
https://www.donostia.eus/secretaria/AsuntosPleno.nsf/vResolutivaId/82029AC1C053A062C12585A500367146?OpenDocument&id=C511345&idioma=cas
Erizainen plazaren izendapena onartzen den udalbatzarra. 2020ko uztailak 23 (24 minutu 41 segundutik aurrera).