Mastodon

ekaina 04, 2022

23. ERROTETA GOIKO KALEA / CALLE DE ROTETA GOIKOA

Auzoa: Altza




Erroteta Goiko kalea, Erroteta kalearen goiko partetik doa, kale honen eta Altza pasealekuaren artean.
 
 






1958an Isidro Setien Alberro arkitektoak, Casares y Cía. etxegintza taldeak bultzatuta, Roteta auzunea proiektatu zuen, Santa Barbara ermita zegoen lursailean. Roteta izena bertan izen bereko baserri bat zegoelako omen datorkio. Abizen altzatar ezaguna da Roteta.
 
 
Roteta auzunearen proiektuaren planoa. Irudia: Donostiako udala.


Roteta auzunearen proiektuaren irudia. Irudia: Donostiako udala.
 
 
 
Erroteta Goiko kalearen izendapena 1982ko uztailak 8an onartu zen.
 
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

192. ERMITA BIDEA / CAMINO DE LA ERMITA

Auzoa: Altza   Ermita bidea Herrera pasealekuan hasten da, tren geralekuaren parean, eta Erroteta auzunean amaitzen da.     Ermita bidea gau...