Mastodon

ekaina 25, 2022

26. ERIZAINEN PLAZA / PLAZA DE LAS ENFERMERAS

Auzoa: Gros





Zurriola pasealekuaren, Jesus Maria Leizaola pasealekuaren eta Kursaaleko eraikinen artean dagoen eremua da.





 
 
Erizaintza, gaixo eta ezinduen zaintza helburutzat dituen diziplina eta lanbidea da, bai modu autonomoan eta baita medikuekin lankidetzan ere. Florence Nightingale (1820-1910) izan zen erizainza modernoaren oinarriak ezarri zituena.


 
SATSE erizainen sindikatuak Donostiako Udalari eskatu zion erizainen plaza sortzea, OMEk 2020a Erizainaren eta Emaginen Nazioarteko Urtea izendatu zuelako eta erizainek SARs-CoV-2 birusaren aurrean egindako lana omentzeko.

Erizain bat COVID-19 gaixotasuna duen paziente bat prestatzen ZIU unitate batean prozedura mediku batetarako. Irudia: Wikipedia. https://commons.wikimedia.org/wiki/File:COVID-19_Nurse.jpg

 
2020ko uztailak 23ko udalbatzarrean onartu zen erizainen plazaren izendapena eta 2020ko irailak 23an inauguratu zen eremu hau izendapen berri honekin.



https://www.donostia.eus/secretaria/AsuntosPleno.nsf/vResolutivaId/82029AC1C053A062C12585A500367146?OpenDocument&id=C511345&idioma=cas

Erizainen plazaren izendapena onartzen den udalbatzarra. 2020ko uztailak 23 (24 minutu 41 segundutik aurrera).


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...