Mastodon

uztaila 02, 2022

27. SESIOTEGI BIRIBILGUNEA / ROTONDA DE SESIOTEGI

 Auzoa: Aiete


 
 
Biribilgune hau Pagola kalea hasi eta berehala aurkitzen da, Lugaritzeko tren geltokiaren atzean. Tomas Garbizu kalea eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen pasealekua biribilgune honetan hasten dira.






Inguruan Sesiotegi izeneko baserri bat omen zegoen. Bertsio batek dio bertako biztanleak astebururo sesioan aritzen zirela. Beste bertsio baten arabera baserri honetan udalbatzak ospatzen omen ziren. Gaur egun Sesiotegiberri etxea dago Tomas Garbizu 4-6 zenbakietan.


2008ko ekainak 27ko udalbatzarrean onartu zen Sesiotegi biribilgunearen izendapena, inguruko beste kale batzuekin batera.

https://www.donostia.eus/secretaria/asuntospleno.nsf/vListadoId/89423E069937CD06C12574E50043263A/$file/ac20080627-19.pdf

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

151. IZTUETA KALEA / CALLE DE IZTUETA

Auzoa: Gros   Iztueta kalea Euskadi plazan hasten da eta Zuhaizti plazan amaitzen da, kale laburrera ere sarrera duelarik. Iztueta kaleak On...