Auzoa: Amara Berri
Carlos
I.aren hiribideko 20 eta 22 zenbakien artean hasi eta Errondo
pasealekuan bukatzen den kalea da. Kale honetako zenbaki bakoitietako
ate batzuk kale honen eta Katalina Erauso kalearen arteko tartean
daude.
Hasiera batean Amarako Zabaldurako plaza bati eman zitzaion izen hau, Donostian ospetsua izan zen Amezketarren Etxearen oroimenez. Erdi Arotik ezaguna da Amezketarren familia Gipuzkoan. Familiaren dorretxeak oraindik zutik dirau Amezketan.
Amezketar ezagun batzuk: Juan Amezketa, Gaztelako Kontseilu eta Ganbarako idazkaria 1592-1608 artean. Pedro Amezketa, Valladolideko Kaparesemeen Alkate 1624an eta Gaztelako Kontseilari 1647an. Antonio Amezketa, Valladolideko Kantzelaritzako epaile eta Bizkaiko Epaile Nagusia.
Amezketarren dorretxea gaur egun: Argazkia: Google Street View. https://www.google.es/maps/@43.0542123,-2.0887287,3a,75y,341.15h,96.64t/data=!3m6!1e1!3m4!1skLhjzPLlNXiO_boek-FVdA!2e0!7i16384!8i8192?hl=eu
1962ko maiatzak 21ean udalak Amezketarren omenez kale bat izendatzea erabaki zuen eta 1973ko abuztuak 31an berretsi zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina