Mastodon

martxoa 28, 2022

2. ONTZIOLA KALEA / CALLE DE LOS ASTILLEROS

 Auzoa: Amara Berri



 

Gregorio Ordoñez kaletik Zorroaga pasealekura doan kalea da, Amaiur parkearen ondoan.



 

Donostian izan ziren ontziolen omenez izendatu zen kalea. Erdi Arotik aurrera Donostiako ontziolek ospe handia izan zuten, beren garrantzia mendeetan zehar galduz. Ontziola batzuk kontxako badian, gaur egun udaletxea dagoen tokian zeuden, Hoefnagelen XVI mendeko irudi honetan ikusten den bezala.

 

 Irudia: San Telmo Museoa


Santa Katalina auzoan ere bazeuden ontziola garrantzitsuak. Bertan 1615an galeoi bat uretaratu zuten eta Felipe IIIa, Donostian bisitan zelarik bere alaba Frantziara ezkontzera zeramanean, galeoiari Santa Ana izena jartzea agindu zuen.

 

Santa Katalina auzoa. Irudia: José Javier Pi Chevrot

 

1962ko maiatzaren 21an onartu zen kale izen hau eta 1993ko ekainaren 15ean berretsi zen.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

193. KAIKO PASEALEKUA / PASEO DEL MUELLE

Auzoa: Erdialdea   Kaiko pasealekua Kaimingaintxo plazan hasten da eta Kaiarriba plazan amaitzen da. Gurutze Gorriaren eta arraunketa kluben...